Ibilgailu elektriko hibrido

Toyota Prius gasolina-elektrizitateko ibilgailu hibridoa da eta munduko modelo hibrido salduena da, 2016ko apirilean 3,7 milioi unitate baino gehiago saldu zituen.

Ibilgailu elektriko hibridoa (IEH) propultsio mistoko auto bat da, motor elektrikoa eta errekuntza-motorra konbinaltzen dituena.

2016an, mundu mailan, 58 milioi ibilgailu elektriko hibrido arin baino gehiago zirkulatzen ari ziren, Estatu Batuak[1] eta Japonia buru zituztela, eta Europa[2] atzetik. Toyota Motor Corporationek egindako modelo hibridoek 2016ko apirilean saldutako 9 milioi ibilgailuko marka historikoa gainditu zuten[3]. Bigarren postuan Honda Motor dago, 2014ko ekainera arte 1,35 milioi hibrido baino gehiago salduta, Ford Motor Corporation, 2015eko ekainera arte Estatu Batuetan 424.000 hibrido baino gehiago salduta, eta Hyundai Taldea, 2014ko martxora arte 200.000 hibridoren salmenta metatuta, Hyundai Motors eta Kia Motors enpresen ereduak barne.

  1. «Alternative Fuels Data Center: Maps and Data» afdc.energy.gov (Noiz kontsultatua: 2021-12-13).
  2. (Ingelesez) «Autoblog Sitemap» Autoblog (Noiz kontsultatua: 2021-12-13).
  3. «Worldwide Sales of Toyota Hybrids Surpass 9 Million Units | Toyota Motor Corporation Official Global Website» global.toyota (Noiz kontsultatua: 2021-12-13).

Developed by StudentB